• Txiokak

    Error: Twitter did not respond. Please wait a few minutes and refresh this page.

Ba al dakizu benetan zer den homeopatia?

ZER DA HOMEOPATIA? Gehiengoek uste duten arren “Homeopatia” ez da sendabelarren sinonimoa. Homeopatiak hiru lege nagusi ditu base gisa eta arau hauek ez dira aldatu 1796. urtean Samuel Hahnemann asmatu zituenetik. 1. ANTZEKOTASUNEN LEGEA: Lege honen arabera sintomak sortzen dituena gai izango da ere sintoma horiek sendatzeko. Hau da, ezin baduzu lo egin kafeina hartzeak lagunduko … Jarraitu irakurtzen

Farmakritikoak: industriari eginiko kritika baina ikuspuntu zientifikotik (I)

Euskal Herriko Unibertsitatean bi elkarte nagusi aurki daitezke, Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB) eta AVIEM- IFMSA. Lehena ikasle ordezkaritzaz arduratzen da eta bigarrena ikasle trukeak eta jardunaldi informatiboak antolatzeaz gehien bat. Azken elkarte honen proposamena izan ziren Jardunaldi Farmakritikoak, medikuntza garbi eta etikoa bultzatzeko asmoz. Baina… hori serioa al da? Industria Farmazeutikoari kritika egiten diote pilulak … Jarraitu irakurtzen

Ikerlari gazteen bila… ingelesezko hitzaldiak emanez?

Lehenik eta behin esan beharra dut ingelesa ikerkuntzarako ezinbestekoa dela, ez dut inolako dudarik. Ingelesez argitaratzen dira aldizkari garrantzitsuen eta ospentsuenak, alegia, inpaktu edo eragin faktore handien dutenak eta liburu eguneratuenak hizkuntza horretan idatzirik daude. Ingelesa zientzia munduko lingua franca berria da. Baina hau esan arren ezin utz dezakegu alde batera ingelesa geure gazteriak ez … Jarraitu irakurtzen

‘Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila’

Elhuyar Fundazioak egiten duen lana gutxitan goraipatu dudala onartu beharra daukat. Hainbeste urteren ostean itzulpen teknikoen kalitateaz nahiko beldur nintzela ezin ukatu. Bai, biologia eta fisikako liburu ulertezinak izan ditut, baina azken aldi honetan badirudi nire beldur guztiak deuseztatze bidean nagoela eta hori EHU eta Elhuyar Fundazioko itzultzaileei zor diet. Edonola ere, gaur ez naiz … Jarraitu irakurtzen

Minbizia sendatzearren zianuroagatiko pozoiduraz hiltzea

Medikuntzaren historian luzean zehar (ia gizadia bezain beste) mota guztietako hipotesi, tesi eta teoriak egon dira gaixotasuna eta sendabidea azaltzeko, XIX. mendetik ordea medikuntza zientifikoa dela nagusi esan dezakegu. Edonola ere, era batean edo bestera zientifikoak ez diren ideiak hedatu dira gure artean. Zail da osasuna siniskerietatik bereiztea kasu askotan, baina kasu honetan zientzia siniskeria … Jarraitu irakurtzen