Lehen buruhausteak: diseinua eta irudiak aukeratzen

Blog bat hasterako orduan nik beti arazo berdina dut: diseinua. Programatzailea izango banintz ez nuke arazorik izango, baina ez, ez naiz programatzailea eta wordpress plataforman nahiko traketsa naiz orokorrean. Beraz aldez aurretik diseinua gehiegi ez aldatzen saiatzen naiz, baina neure burua ezagututa, hasierako bloga eta bukaerakoa guztiz ezberdinak izango direlakoan nago.

Eta zein da ba nire bigarren buruhastea? zein argazki edo irudi jarri, eta ez da edonalako galdera, zein irudi da adierazgarrien zientzia hitz egin (edo idazterako) orduan? Hor hasten dira komeriak zientzia zer den nik uste ez nik ez gehiengoak ez duelako garbi. Onar dezagun behingoagatik gizarte zientziak “zientziak” direla, beraz zein multzotan sartuko genituzke matematika, fisika, kimika, biologia, etab.?

Epistemologian gehiegi sakondu gabe, alde batetik gehiegi ezagutzen ez dudalako eta bestetik zientziaren filosofiaren alor zingiratsuan sartzen garelako, natur zientziak (biologia, kimika, etab.), gizarte zientziak, zientzia aplikatuak (osasun zientziak, ingeneritzak, etab) eta formalak izango genituzke. Azken talde honetan matematika, logika eta estatistika izango genituzke, baina gehien bat natur eta zientzia aplikatuez mintzatzeko asmoa daukat.

Baten batek esango dit izenburua aldatu beharko nukeela, baina irakurle eta egilearen artean, kaletik norbaitek kazetaritza zientziatzat hartzen al du? edota filologia? Onerako edo txarrerako zientzia bata zuria daramaten zientzialariek soilik egiten dutela uste da. Nire arloa ez da soziologia beraz ez naiz honen kausak zeintzuk diren aztertzen saiatuko.

Beraz…zein irudi da zientzia (aplikatu edo/eta esperimentalen) adierazgarri onena? hona hemen amaraunean zehar aurkitu dudan sorta:

 

Azkenean goiburuan ikus dezakezuenez bikote kranealen irudia eta DNA katearena aukeratu dut, eta zer dela eta? anatomiako ilustrazio zaharrak baino hobeagorik ez dagoelako nire aburu xumean. Eta DNAren kasuan nire ustez ez dago zer azaldu behar: azken hamarkadetako iraultza nagusia dugu Bizitzaren Zientziak deitzen dugun esparruan.

Ba besterik gabe, hona hemen nire lehen sarrera, hemendik aurrera noizean behin idatzi besterik ez dut egin behar.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: