Power Balance eta gizasemeon zentzu kritikoa

Power Balance eskumuturrekoak modan jarri dira, nik ezin uler zezakeat, baina modan daude. Ez dira oso politak, ezta oso estetikoak eta gainera ez dute ezertarako balio, baina lehengoan bere onurak saltzen saiatu zen  ondo ezagutzen dudan norbaitek. Lehenik eta behin… bere burua lepo gainean duen zein pertsonak onar dezake eskumuturreko batek oreka, indarra eta elastikotasuna emango diola?

Alegia, esandakoak ez hanka ez buru ez duela jakiteko ez da zientzia gizon (edo emakume) izan behar, zentzu kritiko bat izatearekin nahikoa da. Eskumuturrekoak drogaren bat ziztatzen al du jartzerakoan? ez, nolabaiteko pultsu elektrikoak bidaltzen al ditu geure nerbio sistemara? ezta ere, orduan… nola demontre eragingo du geure gorputzean geure eskumuturraren inguruan eramateagatik soilik? erradiaktiboa al da?

Hortaz gain, euren produktua saltzeko erabiltzen duten argudioa irakurri ostean nik uste nuen ez zegoela inor egongo 28-35 euro bitartean dauden eskumuturreko hauek erosiko zituenik:

Power Balance is based on the idea of optimizing the body’s natural energy flow, similar to concepts behind many Eastern philosophies. The hologram in Power Balance is designed to resonate with and respond to the natural energy field of the body.

Holograma baten bitartez geure gorputzarekin erresonatuko (¿?) duela saldu nahi izateak aurpegi asko dutela bakarrik frogatzen du. Zein zerikusi dago holograma, ekialdeko filosofia eta geure gorputzeko erresonantziaren artean? nik dakidaneraino, molekula baten erresonantzia maiztasuna aldatzeko era bakarra erreakzio kimiko bidez litzateke, molekularen egitura aldatuz alegia.

Baina esan bezala, zentzu piska bat aplikatuta, nola izango ote da posible hori guztia egitea… eskumuturrean jartzearekin soilik? ez pentsatu hori egiteko modurik dagoen, zentzuzkoa iruditzen zaizue hori egin ahal izatea ikutzearekin bakarrik?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: