Zer dela eta egiten du korroka gure sabelak gosea dugunean?

Ba al dago inor ordu batzuk ezer jan barik egon ostean bere sabelek egindako korrokadak direla eta larritu ez dena? ezezkoan nago, denok noizbait jasan behar izaten dugun fenomenoa baitugu. Zorionez geure organismoak egin ohi dituen gauza onbera horietariko bat besterik ez dugu.

Nola sortzen dira? galdera horri erantzuteko hesteen fisiologiaren oinarriak azaldu behar dira.

Egia esan, aurkakoa badirudi ere, hesteak eta urdaila beti dabiltza dantzan, alegia, beti uzkurtzen eta erlaxatzen. Jan ostean uzkurdura edo kontrakzio haue indartu egiten badiera ere jan aurretik bertan aurki ditzakegu eta fenomeno honi peristaltismo deritzogu.

Uzkurdura hauek urdailean bereziki indartsuak bilakatzen dira ordu batzuk hutsik igaro ostean. Oso indartsuak direnean gehitu edo fusionatu egiten dira urdailaren gorputza 2-3 minutu uzkurdurik mantenduz. Errazago nabari ohi dira pertsona gazteetan hala nola odolean dugun glukosa mailan ohikoa baino baxuagoa denean.

Ez da arraroa zenbaitek goseagatiko sabeleko mina pairatzea urdailaren ahoa edo sarreran inguruan kontrakzio hauek direla eta. Min hau 12-24 ordu baraurik egon ostean agertu ohi da eta bere funtzioa ez dago guztiz argi. Batzuen ustetan gorputzak gosea dugula gogorarazteko mekanismoa litzateke eta beste batzuek ordea sabelean geldi daitezkeen jan arrastoak mugiarazteko lirateke.

Baina nondik dator hainbeste zarata? errailak egiten duten soinua antzekoa izan ohi da beti, aldatu ohi den aldagai bakarra hauek hutsik edo beterik egotea izan ohi. Hau da, hutsik egonez gero errazago entzungo ditugu, are gehiago urdaila bezalako errai handi batean, baina berez geure hesteak behin da berriro uzkurtzen dira.

Iturria: Fisiología médica (11. ed.). Guyton and Hall. XII Gaia. Heste eta urdaileko fisiologia. 785 orrialdea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: