HIESA eta kondoietako poro famatuak

Aita Santuak kondoiaren erabilpena zenbait egoeratan onargarria dela deritzo laster argitaratuko den elkarrizketa batean. Gaiean sartu aurretik, norbaitek kontuan hartu al du marketing estrategia bat izan daitekeela ale gehiago saltzeko? badaezpada…

Gatozen harira: kondoietako poroak. Lehen galdera, egia al da existitzen direla? bai, latexa berez ez da poroduna, baina fabrikazio prozesuan dirudienez 30 nm-ko zulotxoak egiten direla. Ondorioz bigarren galdera honakoa behar du izan: poro hauek nahikoa al dira HIESAren birusa igarotzen uzteko? EZ, arrazoi anitzak direla eta:

  • mikroporo hauen tamaina 30 nm-koa den bitartean HIESAk 100nm ditu
  • egiten diren kalitate kontroletan ur partikulak erabiltzen dira, 30nm baino askoz ere txikiagoak direnak (3 atomoz besterik ez daude osaturik) eta hala ere ez direnak igarotzen alde batetik bestera.
  • molekulak baino txikiagoak diren elektroiak ez dira gai latexeko mintz hori zeharkatzeko

Argudio hauek nahiko oinarrizkoa dira etxean ere froga daitezkeenak, bigarrena kondoi bat urez puztuz (eta urik nola ateratzen ez den ziurtatuz). Hirugarrena konplexuagoa da etxean egiteko, baina saiatu nahi izanez gero hemen duzue fisikari batek egindako esperimentua. Beste zenbait arrazoi zientifiko aurki ditzakegu, besteak beste HIESAren molekula bakar batek mikroporo bakar bat zeharkatzearekin ez dela nahikoa ezta gutxiago ere hau emakumezkoaren endometriora iritsi ahal izateko.

Eta hau birusaren transmisiorako lagungarrien den faktorea aztertu gabe: bai gizonezko zein emakumezkoen ehunek jasaten duten marruskadura sexuaren mementuan. Alegia, ez da bakarrik ekiditen gaixotasunaren transmisioa kondoiek eskaintzen duten horma fisikoari esker, sexu bikotekideek marruskaduragatik jasaten dituzten zauritxoak saihestea garrantzizkoa da ere.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: