Oxigenoa aurkitu dute Saturnoren satelite batean (Rhea)

The Guardian-ek argitaratzen duen bezalaxe, badirudi Rheako atmosferan oxigeno zantzuak edo arrastoak aurkitu dituela Cassini espaziountziak. Baina lasai egon, bizitzarik egoteko probabilitateak 0tik oso gertu baitaute ilargi honetan Andrew Coates ikerlariaren arabera. Ikerketa Science aldizkarian argitaratzeaz arduratu den zientzialari honek gogorarazi du hotzegia litzatekeela Rhea edonolako bizitzarik eduki ahal izateko eta hori urik ez duela kontuan hartu barik.

Baina badu bere alde jokatzen duen faktore bat: atmosfera bat izateko masa nahikoa du, Saturnoren inguruan aurki daitezkeen 62 sateliteen artean bakarra da Titanekin batera. Azken hau, urte askotan ikertua izan da bizitza izateko aukerarik zuen jakiteko, baina Cassiniren bitartez lortu diren datuen arabera bere atmosfera lodia nitrogeno eta metanoz osaturik egongo litzateke, oxigeno eta karbono dioxido arrasto batzuekin soilik.

Zergatik dakart berri hau beraz? aukera berri bat irekitzen duelako: oxigenoaren presentzia egoera naturalean geure eguzki sisteman eta unibertsoan uste baino ohikoago izatea. Hau da, oxigenoa satelite horretan zein kantitatetan dagoen ez du garrantziarik eta egia esan ez dira izaki bizidunen populazio bat mantentzeko mol asko. Berriaren garrantzia oxigenoaren presentzia uste baino ohikoagoa izan daitekeelan datza.

Iturriahttp://www.guardian.co.uk/science/2010/nov/25/oxygen-saturn-moon-rhea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: