Pangaren ustezko arriskuez…

Utz dezagun garbi zerbait: Kanpo Osasun Sailaren aburuz (Osasun Ministerioa) Panga arrainak ez da osasunerako kaltegarria.

Hemendik aurrera nahi haina eztabaida dezakegu, baina osasunarentzako printzipioz ez da arriskutsua. Azter ditzagun banan bana arrain honi egotzi zaizkion arriskuak:

  1. Antibiotikoak: osasun arloan lan egiten duen norbaitentzat ez da oso arraro elikagai batek antibiotikoak dituela entzutea. Orain dela ez gehiegi arte nahiko ohikoa izaten zen hauen erabilera, baina zorionez erregulazioak medio ia desagertu egin dira geure elikadura katetik (egunerokoan erabiltzen ditugunak, noski). Antibiotikoak egon zitezkeela izan zen EEBBetan panga arraina debekatzeko arrazoietako bat antza denez (gero onartu egin dute). Europan ez dira arrasto horiek aurkitu.
  2. Merkurioa: arrainen eta metal astunak eskutik dihoaztela dirudi, merkurioa ez denean beruna eta beruna ez denean amonio. Egia da zantzu batzuk aurkitu direla baina OCUren datuen arabera Europak zehazten dituen mugen azpitik. Edonola ere esan beharra dut merkurioa jaten dugun arrain ia gehienetan aurki dezakegula, bereziki izokinetan eta toxiko izateko dosiak Europak zehazten duenetik oso urrun daudela.
  3. Bioelementu gutxi: hau irakurtzean irribarreari eutsi behar izan diot, alegia, ez du azalik, ezta arantzarik, bitamina eta gatz mineraletan aberats izatea espero al zenuten? piszifaktoria bateko arrain bat da! nola izango da fosforoan aberatsa (adibidez) ur gezatan hazia baldin bada?

Nik panga jan dut, urte askotan eta onartu beharra dut bere abantailak dituela jantokietarako: erraza da jaten, zaporea normaltxoa du eta merkea. Ziur nago kantabrikoko antxoak osasungarriagoak direla eta omega 3 eta delakoetan askoz ere aberatsagoa (oraindik inork ez dit frogatu geure populazioan omega 3 eskasia edo behar berezia dugunik, aurkakoa esango nuke), baina osasun sailak aurkakoa esaten ez duen bitartean “protekzionismo” kasu bat izango da niretzat bere exportazioak debekatu nahi izatea.

Astean behin eskola eta ikastoletan jatea arriskutsua al da? osasun sailak aurkakoa esaten ez duen bitartean, ez

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: