Zianuroa, fosforoa eta bizitza (I)

NASAk lehengoan ezagutzera emandako berriak zientzia mundua aztoratu du, baina zer dela eta? zerk egiten du hain garrantzitsu zianuroan bizi daitekeen bakterio baten aurkikuntza?

Zianuroaren toxikotasunaren istorio luzea:

Zianuroa filmetan pozoi bezalaxe erabiltzen den ohiko sustantzia dugu errealitatean are gehiago erabili izan den konposatua den arren. II Mundu Gerran espioi ugarik erabili zuten prusiar azido eran etsaiak harrapatzean buruaz beste egiteko, baita Holokaustoko gas ganbaretan Ziklon B izenpean edo Estatu Batuetako exekuzioetan potasio zianuro bezalaxe.

Nondik datorkio bere toxikotasuna? bizi zientzietako norbaiti galdetuz gero oxidazio erreakzioak geldiarazteko duen gaitasunetik erantzungo dizue ziurrenik. Alegia, zelulek energia sortu ahal izateko arnasketa zelularra egin behar dute, oxigenoa kontsumituz ATP edo “txanpon energetikoa” sortzeko. Zianuroak erreakzio hauetarako ezinbesteko den pausu bat geldiarazten du: oxigenotik ATPrako elektroien transferentzia.

Erreakzio hau geldiaraztean ezin da ATPrik ekoiztu eta ondorioz zelula hil egiten da izaki eukarioto gehienek ezin baitute oxigenorik gabe lan egin.

Fosforoa VS zianuroa

Lehengo galdera kimikari edo fisikari bati eginez gero erantzuna ezberdina izango zen ziurrenik, pozoi hain indartsua izatea fosforoarekiko duen antzekotasunetik datorkiola esango luke ziurrenik. Fosforoa DNA eta ATP (edo bestelako “txanpon energetikoen”) -aren osagai ezinbestekoa dugu, zianuroa gehitzerakoan organismo bati beraz “nahastu” egingo da eta zianuroa fosforo bezalaxe erabiliko du. Eta ez, ez dute berdin lan egiten, esan bezala energia lortzeko erreakzio asko geldiarazteko gai da.

Edonola ere, argitu beharra dago, zianuroa eta bizitza ez direla guztiz bateraezinak. Jakin bagenekien zenbait extremofilo, landare eta beste zianatoak metabolizatzeko gai zirela, batzuetan energi iturri bezalaxe erabiliz adibidez (Sulfurospirillum arsenophilum adib.). Non dago berria beraz?

Orain arte aurkitutako organismo guztien artetik fosforoa zianuroagatik ordezkatzeko eta bere egituraren parte bilakatzeko gai zen izaki bizidunik ez zela ezagutzen.

 

Iturriak:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: