ZIANUROA, FOSFOROA ETA BIZITZA (II)

Aurreko postean esan bezalaxe zianuroan bizitzeaz gain bere egiturara gehitu dezakeen bakterio baten aurkikuntzak astindu du astrobiologiaren mundua. Baina ez, ondorioak ez dira hor bukatzen Yurik bere post ezin hobe batean azaldu duen bezalaxe, azter dezagun gaia beste ikuspuntu batetik.

'Grand prismatic spring' lakua Yellowstone-n. Honelako ingurune batean bizitza sortu zela uste da: oxigenoa gabea eta tenperatura altukoa

Bizitzaren sorrerari buruz beti egon dira bi teoria orokor, panspermia eta lehen zopa edo primigenioa. Lehenengoaren arabera gaur egun bizitza ulertzen duguna espaziotik etorritako meteorito batek ekarri ahal izan zuen, bestearen arabera lur planetan jaio zen ingurune urtsu batean ziurrenik. Gehiago egon badaude, gehien bat zopa primigenioaren teoria zabaldu eta azaltzen dutenak, baina bietan bizitza mementu bakar batean sortu zela postulatu ohi dela.

Baina teoria endosinbionteak ordeak bizitza norabide bakar batean hazten ez dela erakutsi digu. Lyn Margullis-ek 1967, 1975 eta 1981an aurkezturiko teoria honen arabera zelula eukariotoak (animalia, landare eta onddoenak) sinpleagoak ziren beste batzuen “fusioz” (edo sinbiosiz, zehazki) sortu ziren. Teorian honen garrantzia berebizikoa da biologia zelularrean, zelula “sinpleenetik” (protistak) nukleodunetara nola igaro ginen azaltzen baitu eta hori protista mota ezberdinen sinbiosiz lortu zen.

Alegia, gaur egun guztiz onarturik dagoen teoria honen arabera eukariotoak edo zelula “garatuenak” ez dira lerro ebolutibo bakar baten ondorio. Lerro ezberdinak elkartu ziren eta ezaugarri komun bakar bat duten beste hiru lerro sortuz (animalia, landare eta onddoenak): nukleo bat izatea. `

Zergatik dakart teoria hau post honetara? bizitzak berez eduki dezakeen aniztasunaren adibide delako. Hau da, ziur al gaude bizitza mementu, leku eta era bakar batean sortu zela eta hori bakarrik iritsi zaigula? posible al da bizitza leku anitzetan sortu izana? zientzialari gehienek ezezkoan daude, hain zaila omen da bizitza sortzeko baldintzak ematea hori lur planetan leku askotan gertatu izana ezinezkoa litzatekeela.

Atlantiko ozeanoko iturri hidrotermala

Baina… azken postulatu honetaz guztiz ziur al gaude? zopa primigenio horretan bakarrik sortu ahal zen bizitza edo ur azpiko iturri hidrotermaletan fenomeno bera edo antzekoa gertatu ote zitekeen? urte askotan proposatu izan da itsasoazpiko iturri hauetan bizitza sortzeko baldintzak aurki daitezkeela eta bertan bizirauteko gai diren extremofiloak aurkitu dira zianuroan aberats den ingurune honetan.

Posible al da beraz fosforoan oinarriturik ez zegoen bizitza egon izana gaur egundaino biziraun duena? Hori da behintzat Yurik bere buruari galdetzen dioena…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: