Sendabelarrak, arriskugabeak?

Historian galduriko medikuntzaren hastapenak bilatzen saiatuz gero bertan aurkituko ditugu sendabelarrak. Lehen lorratzak Neanderthal gizakietan aurkitu dira (orain dela 40.000-70.000 urte), baina Egipto eta Mesopotamiari zor dizkiogu sendabelarren lehen errezetategiak non opio, errizino-olioa, mineralak eta animali erraien erabilpena jasotzen zen.

Baina seguruak al dira? ohiko botikak baina seguruagoak?

Lehen arazoa euren erabilera orokortua da, EEBBtan adibidez populazioaren %32-37ak erabiltzen dituela uste da. Imagina dezagun kardiopril izeneko botika bat dugula eta Estatuan 150.000 gaixok hartzen dutela kronikoki. Botikaren eragin desiragaitz berri bat edo beste botika batekin elkar-ekintza bat agertuz gero euren familia medikuak informazio hori jasoko du eta txartel horia deitzen den fitxaren bitartez Farmakozelataritza Zentruari helaraziko zaio, Estatu eta Europako Medikamentuen Agentziek jaso dezaten.

 

European Medecines Agency

Fase experimentalean aurkitu ez ziren elkar-ekintzak agertuz gero ziurrenik Elkarte Zientifikoak deiturikoek (Scientific Societies) euren aldizkarietan jasoko dituzte eta hauek ekiditeko hautazko botika bat hobetsiko dute. Baina farmako hauek zeinek erabiltzen dituen badakigu, zein beste gaixotasun eta botika hartzen dituzten eta bereziki zein gaixotasunerako.

Norbaitek esan dezake zein gaixotasunerako erabiltzen den kamamila? orokorrean tripako mina deitzen dugun sintoma zabal horretarako erabili ohi da. Eta zerk eragiten du “tripako mina”, ba urdail edo duodeno ultzera batetik hasita, dispepsia sindrome bateraino, minbizia ahaztu gabe.

Nola azter daiteke hain espektro zabaleko botika baten erabilera? ez, ezin da. Farmako gutxi daude hainbeste egoera ezberdinetan erabili daitezkeenak eta horien artean aspirina dugu, baina baita bere eragin desiragaitzei buruzko ehundaka eta ehundaka artikulu. Askotan esan ohi dugu azido azetilsalizilikoak gaur egun botika berri bat merkaturatzeko igaro beharreko kontrolak ez lituzkeela igaroko.

Naturaltasunaren ustezko abantailak

Ez dago zientzialari batentzat zerbat “naturalagoa” dela esatea baino. Naturalago izatea mundu honetan ez du hobea dela esan nahi, ezta gutxiago ere, “naturistek” aurkakoa esan arren. Egia esan, askotan arriskutsuagoak dira askotan salizilatoen kasuan bezalaxe. Botika multzo hau AIEE-ak (anti-inflamatorio ez esteroideo) dira, alegia, sukarra, mina eta hanturaren aurka erabiltzen dira.

Sukarraren aurka erabiltzen ziren sendabelar asko ezagutzen dira Ebers-en papirotik (k.a 1550), baina kasu honetan batean finkatuko dugu geure arreta: sahatsa. Zuhaitz honen azala egiptoarrek erabiltzen zuten kalentura jaisteko eta mendebaldera Hipokrates medikuntzaren aitaren eskutik iritsi zen (k.a V), Galenoren garairako (k.o I-II) mundu erromatarrean guztiz hedaturik zegoelarik.

Zertan zetzan sahatsaren sekretua? zein zen gere osagai aktiboa? 1828 arte itxaron behar izan zen sahatsetik salizina izeneko konposatu bat isolatzeko. 1838an eragin indartsuagoa zuen beste sustantzia bat lortu zen, azido salizilikoa. Baina bi salizilato hauek zuzenean sahatsetik lortzen ziren, alegia, naturalak ziren, gaur egun dendetan aurkitzen ditugun “extraktoak” bezalaxe. Oztopo nabarmen bat zuten ordea, urdaila izugarri narritatzen zuten gaixo askotan eta eragin hau dosi menpekorra zen, urdaileko min bat zena digestio hodiko hemorragia bat bihur zitekeelarik.

Guztiz naturalak ziren bai azido salizilikoa eta salizina eta horrexegatik ziren hain arriskutsu, salizilatoak landareak intsektuetatik babesteko garaturiko mekanismoa direla uste baita, oso narritakorrak baitira. Hau dela eta ia jaioberri zen Bayer konpainiak Hoffman izeneko kimikari gazte bati jasangarriagoa zen konposatu kimiko bat garatzea eskatu zion. Zientzialari honek aspirina nola asmatu zuen aski ezaguna den arren, bere istorio horretan berriro ere naturaltasunaren arriskuez hitz egiten zaigu: bere motibazio garrantzitsuena bere aitak sodio salizilatoa hartzeagatik pairatzen zituen eragin desiragaitzak ekiditea zen.

Aspirinak bigarren eskuko eragin ugari ditu, salizilato guztiek bezala, baina sendabelar moduan hartzeagatik hobeak al dira salizilato horiek? historiak eta terapeutikak aurkakoa frogatzen du.

Advertisements
Comments
One Response to “Sendabelarrak, arriskugabeak?”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. […] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Adrian Hugo Llorente. Adrian Hugo Llorente said: Sendabelarrak, arriskugabeak? http://wp.me/p18cea-2f hurrengo zatirako utziko ditut hepatotoxikotasun edo glotiseko edemen kasuak […]



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: