Gaur nire lehen kasu klinikoa izan dut

54 urteko gizon bat, barre eta eztulka zegoela konortea galdu du eta eserita zegoen aulkitik erori egin da eskuin alderantz. Atenditu duen erizainaren arabera arnas egiteari utzi dio eta konbultsioak izan ditu, minutu bat igaro aurretik konortea berreskuratu duelarik. Takikardia nabaria baina ez du bestelako sintomatologia bagalik adierazi. Etxera eraman behar zutenean bularreko min zorrotza nabaritu du ezker aldean.

Ospitaleratzearen kausa: torax edo bularreko min atipikoa eta konorte galtzea.

Aurrekariak:

  1. Koloneko neoplasia gibeleko metastasiarekin, tratamendu kirurgikoa eta kimioterapikoarekin ostean. Erreserborioa du oraindik baina ez du tratamendu aktiborik eta aste berean egindako kontroletan tumore markatzaileak normal daude.
  2. Eztul lehorra du orain dela 9-10 egunetatik gauean okertu egiten delarik bereziki, ospitaleratzea aurreko egunean onkologoak toraxeko erradiografia eskatu zizkion. Ez da inolako zeinu patologikorik ikusten eta odol analitika normal zegoen.
  3. Eztula tratatzeko asmoarekin Fluidasa hartu du bi egunetan zehar emaitza positiborik gabe.

Balizko diagnostikoa: sinkopea

Froga gehigarriak:

  • Elektrokardiograma: ez da patroi patologikorik nabari
  • Bihotz maiztasuna: normokardia
  • CPK: bihotz entzimetarako asti nahikoa igaro ez den arren ez da igoerarik nabaritzen ezta ere
  • Auskultatzea normala izan da
  • Toraxeko erradiografia: ez da patroi patologikorik ikusten

Behin betiko diagnostikoa: eztul sinkopea edo tusigenoa.

Tratamendua: etxeratzea eta bere onkologoak edo familia medikoak egindako jarraitzea

Oharra: Gaixoa nire aita izan da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: