Power Balancek iruzur ari dela onartu du (ia)

Ez da zientzietan jaioa izan behar Power Balance eskumutur ezagunak inolako oinarri zientifikorik ez zutela jakiteko, alegia, ez zutela ezertarako balio jakiteko, baina oraingoan eurek ere onartu duten afera da. Ez dakit pozgarria den azkenean onartu izana, dolar eta euro mordoa poltsikoratu dituzte azken finean jendea engainatuz, baina bestaldetik dirua honetan xautu dutenengana ez dut inolako penarik. Darwinismo soziala deritzote batzuek, nik ez dut argi doakabeak edo modazaleak izan diren erosi dituztenak.

Azken finean, esan bezala ez zen ezagutza zientifikorik behar iruzurra zela jakiteko. Eskumuturrean plastikozko tira batek izan ditzakeen onurak nahiko argi daudela uste dut: zero. Gutxienez inpultso elektrikoak igorriko balitu “zerbait” egingo luke, agian konduktibistek erabilpenen bat aurkituko liekete mania edo tik-en aurka, baina pultseratxoak plastikozko xafla bat besterik ez du, txikitako tazoetan aurkitzen zen modukoa.

Edonola ere, oharra irakurtzen baduzue ez dute iruzurra egin dutenik onartzen, eskumuturrekoak oreka bezalako gaitasunak hobetzen dituela esateak oinarri zientifikorik ez duela baizik. Hori dela eta engainaturik sentitu direnei dirua itzultzeko prest daudela argitzen dute, baina ez dute argi eta garbi esaten ez duela ezertarako balio.

Bada ordea larritzen nauen zerbait, honelako ideiak zein azkar hedatzen diren gure artean:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: