HIESA eta polioaren aurkako txertoa: hipotesi baten gainbehera

Zenbait hipotesi konspiranoiko irakurtzerakoan bi aukera otu ohi zaizkit: hipotesia salatu eta desegiten saiatu edo ezikusiarena egin eta aurrera jarraitu. Azkenak arrisku bat du, hipotesia inolako eztabaidarik gabe hedatzea eta lehenak agian ezezagun zen tontakeri bat ezagutzera ematea.

Laburki honelaxe azal genezake teoria hau:

  • 1957 eta 1960 artean Koprowski-k poliomelitisaren aurkako aho bideko txertoa egiaztatu zuten Afrikan
  • Txertoa egiteko Hooper-en arabera GIBaz kutsaturiko tximuen giltzurrun ehuna erabili zuten
  • HIESaren jatorria txerto hori jaso zuten milioi bat pertsona horietan egongo litzateke

Hipotesia ez da hain zoroa, azken finean behintzat zientifikoa da ez beste asko bezala. Ez dira gutxi homosexual eta drogazaleen aurkako madarikazio bat izan zela uste dutenak oraindik ere. Baina piska bat aztertuz gero zenbait oztopo ikusiko ditugu.

GIBa ez da digestio hodian ugaltzen poliobirusa ez bezala, alegia, poliobirusaren kasuan eraginkorra izango litzatekeen arren, GIBaren kasuan urdaileko HClak suntsitu egingo luke. Beraz printzipioz zail izango litzateke GIBaz kutsatzea era honetara ( (Cohen, John (2000, October) ‘The Hunt for the Origin of AIDS’ The Atlantic). Edonola egia da digestio traktuan beti zauriren bat egon daitekeela eta hori izatea sarbidea, beraz oraindik aukeraren bat egon liteke.

Bestalde Institute of Philadelphia-k 2001ean 50eko hamarkadan erabilitako txerto horietariko batzuk aurkitu zituzten eta kutsapenik egon zela aztertu zuten. Emaitza: ez dago GIB arrastorik (Blancou, P. et al. (2001, 26th April) ‘Polio vaccine samples not linked to AIDS’ Nature, 410). Gainera besteak beste, giltzurrun ehuna lortzeko erabili zen espeziea (makakoa) ezin kutsa daitekeela GIBarekin, beraz beren zelulak erabilita ere ez litzateke arriskurik egongo.

Baina idatzitakoak ez du ezertarako balioko askorentzat, GIBa beti izango da konspiranoiazaleen gai gogokoenetarikoa eginahalak eginahala.

Advertisements
Comments
One Response to “HIESA eta polioaren aurkako txertoa: hipotesi baten gainbehera”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. […] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera HIESA eta polioaren aurkako txertoa: hipotesi baten gainbehera: Zenbait hipotesi konspiranoiko… http://bit.ly/e9Z90J […]



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: