Minbizia sendatzearren zianuroagatiko pozoiduraz hiltzea

Medikuntzaren historian luzean zehar (ia gizadia bezain beste) mota guztietako hipotesi, tesi eta teoriak egon dira gaixotasuna eta sendabidea azaltzeko, XIX. mendetik ordea medikuntza zientifikoa dela nagusi esan dezakegu. Edonola ere, era batean edo bestera zientifikoak ez diren ideiak hedatu dira gure artean. Zail da osasuna siniskerietatik bereiztea kasu askotan, baina kasu honetan zientzia siniskeria nola bihur daitekeen aztertu nahi dut.

30eko hamarkadan bitaminen sintesi artifiziala lortzearekin batera hauen erabilera hedatu egin zen bereziki medikuen kontsultetan. Hauen ustetan bitaminen megadosiek gaixotasun anitz senda zitzaketen. Shute anaiak izan ziren ziurrenik lehenetarikoak bihotzeko gaixotasunak E bitaminaren bitartez sendatzen saiatu zirenean. 1948an oso ezaguna egingo zen hipotesi bat aurkeztu zuen William McCormick: C bitaminaren gabeziak gaixotasun anitzen eragile (edo partehartzaile) zen (eta ez zen pelagraz mintzo bereziki).

Hau dela eta Fred R. Klenner bezalako medikuek C bitamina megadosiak erabiltzen hasi ziren  Irwin Stone bezalako zientzialarien ideiak jarraituz. Korronte hau 1967an Linus Pauling Nobel saridunak bataitu zuen “orthomolecular” izenaz. Zientzialari bikain honen ustetan osasuna molekulak zegozkien proportzioetan gordetzearen ondorio zen. Ikus dezakegunez Nobel saria jaso izanak ez zaitu hanka sartze (handiak) egiteaz libratzen.

Linus Pauling

Behin hazia ereiteko lurra prest zegoelarik, landarea hazten utzi besterik ez zegoen. Aipaturiko teoria orokorraren inguruan beste tesi asko garatu ziren, bitaminak berriak “asmatu” zituzten, ordura arte zeudenak eskizofrenia sendatzeko erabiltzen hasi ziren, etababar luze bat. Besteak beste antzinako gizakiek gaixotasun degeneratiboak pairatzen ez zituztela postulatu zuten janari “prozesatuak” jaten ez zituztelako. Megadosien erabilera beraz mendebaldeko gizakiaren dietaren gabeziak osatzeko erabili behar zen (Abram Hoffer).

Abraham Hoffer

Korronte honen jarraitzaileek era berean B17 izeneko bitamina bat asmatu zuten: amigdalina. Aldez aurretik ezagutzen zen molekula zen arren, dagoeneko 1830ean isolatu baitzuten, ortomedikuntzaren jarraitzaileek erabilera berri bat aurkitu zioten: minbizia sendatzea. Eta minbizia sendatzeko gai zela frogatzearren farmakopearen historian barrena ikertu behar bazen edo biokimikaren legeak goitik behera aldatu, eurek egiteko prest zeuden.

En varios documentos de civilizaciones antiguas, como los egipcios en la época de los faraones, y en China más de 2,500 años antes de Cristo, se menciona el uso terapéutico de los derivados de almendras amargas. Papiros egipcios de 5,000 años de antigüedad mencionan el uso de “aqua amygdalorum” para el tratamiento de tumores en la piel.

(…) La vitamina B-17 es uno de los recursos alimenticios más característicos en ciertas culturas y tribus como los navajos en los Estados Unidos, los hunzas en Pakistán, y los esquimales. ¿Sabía usted que entre estas tribus nunca se ha reportado un caso de cáncer?

B-17 bitaminaren iragarki batetik hartua.

Jakina da almendra edo almanda mingotsek amigdalina deitzen duten sustantzia hau dutela, beno, egia esan beste fruitu askoren hazietan aurki dezakegu (durezno, sagar, gerezi eta albertxikoetan). Sustantzia hau hestera iristerakoan beta-glukosidasa izeneko entzimaren bitartez zianuro hidrogenoa bilakatzen da eta honek zianuroagatiko pozoitzea eragiten du, FDAk jasotako salaketa askok frogatzen duen bezalaxe.

Zer dela eta erabili zianuroa duen sustantzia bat minbizia sendatzeko?

Amigdalina botika Mexikon prestatua, EEBBetan FDAk debekatu ostean

Hau jakiterakoan amigdalinan oinarrituriko molekula erdi-sintetiko bat sortu zuten: laetril. Ustezko farmako edo botika hau arriskugabea izango litzateke organismoko zelula osasuntsuentzat, mitokondrietan (zeluletako organulu energia hornitzailea) aurki daitekeen rodanasa entzimak degradatu egingo luke, arrisku gabeko metabolito edo hondakin bihurtuz. Zelula tumoral edo neoplasikoen kasuan ordea ez litzateke entzima hau egongo eta ondorioz zianuroagatiko pozoiduraz hilko lirateke. Alegia, nolabaiteko kimioterapia antzeko zerbait izango litzateke.

Hori litzateke teoria, itxuraz zientifikoa (beno, almendra haziak minbizia sendatzearren jatea ez hainbeste), baina zein da errealitatea? ikerketa klinikoen emaitzak oso bestelakoak dira. Memorial Sloan–Kettering Cancer Center-eko ikertzaileek 70eko hamarkadan 14 minbizia mota tratatu zituzten botika honen bitartez azkenik eragin terapeutikorik ez zuela ondorioztatuz. Berriki ere, 2006ean Cochrane-k egindako bibliografia berrikuste batek ondorio berberera iritsi zen.

Edonola ere, laetril edo amigdalinaren defendatzaile eta sustatzaileek ez dute atzera egin nahi. Ezer gutxi axolako zaie biokimikariek dagoeneko frogatu izana rodanasa entzima famatuak (zelula osasuntsuetan) laetril edo amigdalina detoxifikatzeko eta zianuroa ez bilakatzeko behar dituen osagaiak (zisteina, sulfatoak, etab.) oso azkar kontsumitzen direlaorganismoan laetril hartzerakoan, zianuroagatiko pozoidura eraginez.

Ez dute atzera egingo, 1980ean Steve McQueen aktore ezaguna laetril botika hartzen ari zela hil zenean ere ez ez zuten euren errua onartu, ez dute gaur egun zertan egin. Are gutxiago sarea FDAren debekua ekidin eta euren produktua saltzeko erabiltzen hasi direnean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: