‘Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila’

Elhuyar Fundazioak egiten duen lana gutxitan goraipatu dudala onartu beharra daukat. Hainbeste urteren ostean itzulpen teknikoen kalitateaz nahiko beldur nintzela ezin ukatu. Bai, biologia eta fisikako liburu ulertezinak izan ditut, baina azken aldi honetan badirudi nire beldur guztiak deuseztatze bidean nagoela eta hori EHU eta Elhuyar Fundazioko itzultzaileei zor diet.

Edonola ere, gaur ez naiz itzulpenei buruz mintzatuko, euskaraz idatzitako liburu bati buruz baizik: ‘Fisika eta metafisika. Denaren zergatiaren bila’. Javier Navarros Los Arcos da egilea eta 2007ko CAF-Elhuyar saria-beka jaso zuen liburua idazteko.

Aldez aurretik argi utzi behar da ez dela zabalkunde edo dibulgazio narrazio bat, saiakera bat da. Arina da eta era berean sakona, zehatz mehatz aztertzen baitu historian barrena fenomeno fisikoak azaltzeko egon diren teoria ezberdinak. Liburuaren sarreraratzat erabiltzen den azalpen positibista ez dut hain gogoko izan, astun xamarra da, hala nola metodo zientifikoare noranahikoak azaltzen dituenean bezalaxe.

Hasierako edukiren bat piska bat astunagoa izan daitekeen arren, hortik aurrera nahiko azkar abiatzen da filosofo ezberdinen teoriak azalduz, zientzialari modernoetara iristeko. Esan beharra dago mendebaldeko munduari buruz idazten duela gehien bat (edo soilik) idazleak, Ekialdekoa edo Ameriketakoa ukitu barik. Kausa? ekialdeko zientziaren historia nahiko ezezaguna da mendebaldeko historiografiarentzat.

Amaitzeko irudiak jarri izana eskertzekoa dela esan beharra dago, askotan autorea eredu astronomikoez ari baita eta sinpleak izan arren guztiz ezinbestekoak dira autore bakoitzaren teoriak erraz alderatu ahal izateko. Besterik gabe, zientziaren historian edo/eta fisikan interesaturik dagoen orori gomendatuko nioke, baina beti ere kontuan izanik ez dela gau bakar batean irakurtzen den zientzia liburu horietarikoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: