Ikerlari gazteen bila… ingelesezko hitzaldiak emanez?

Lehenik eta behin esan beharra dut ingelesa ikerkuntzarako ezinbestekoa dela, ez dut inolako dudarik. Ingelesez argitaratzen dira aldizkari garrantzitsuen eta ospentsuenak, alegia, inpaktu edo eragin faktore handien dutenak eta liburu eguneratuenak hizkuntza horretan idatzirik daude. Ingelesa zientzia munduko lingua franca berria da.

Baina hau esan arren ezin utz dezakegu alde batera ingelesa geure gazteriak ez duela maila altu batean ezagutzen. Zer dela eta diot hau? Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek antolatu duen Training Caravan proiektua dela eta. Ideia oso ona den arren, alegia, ikerlariak ikastetxeetara eramatea euren lanari buruzko hitzaldiak emateko, ingelesez soilik egiteak arazoak ekar ditzake. Hau da, zientzia eta ikerkuntza gazteei erakarri nahi izanez gero aukerarik onena ez litzateke gazteei euren hizkuntzan eta hizkeran azaltzea?

Orokorrean ikerkuntzaren ideia nahiko desitxuratua izaten dute batxillergoko ikasleek, estereotipo konkretu batekin bat datorrena, hori hausteko aukerarik onena ikasleei ingelesez hitz egitea dela zeini otu zaio? ingelesa bultzatu beharra dugu, gero eta irakasgai gehiago ingelesez eman baina Training Caravan ez da horretarako bidea izan behar. Proiektu horrek ikerkuntza gerturatu behar du eta ez urrundu.

Euskaraz eta ingelesez ikasi nuen, EGA eta CAE eskuratu nituen eta orain CPE (Proficiency) azterketa egitea pentsatzen ari naiz Erresuma Batuan (UK) MsC bat egiteko, baina ni dagoeneko unibertsitate esparruan nabil eta medikuntza ikasten dut. Nire esparruan ingelesa da errege eta hortaz ikasle guztiok gara jabe, baina batxillergoko ikasleak ez dut uste prest daudenik hortarako. Egia esan nire ikaskideen artean FCE (First) dutenak gutxiengoa dira, imagina ezazue hori beste karrera batean edo Batxillergoan!

Ikastola/ikastetxeetako ingeles mailarekin hitzaldia ulertzeko nahikoa izango dute? batzuek bai, baina ez behintzat gehiengoak eta zientziaren irudi okerra eramango dutelakoan nago. Mugatua, elitista, hizkuntza bakarrean moldatzen dena eta eurengandik urrun dagoena.

Baina hau medikuntzako ikasle baten iritzi xumea besterik ez da…

Advertisements
Comments
One Response to “Ikerlari gazteen bila… ingelesezko hitzaldiak emanez?”
Trackbacks
Check out what others are saying...
  1. […] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Adrian Hugo Llorente. Adrian Hugo Llorente said: Ikerlari gazteen bila… ingelesezko hitzaldiak emanez? http://wp.me/p18cea-3m […]



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: