Farmakritikoak: industriari eginiko kritika baina ikuspuntu zientifikotik (I)

Euskal Herriko Unibertsitatean bi elkarte nagusi aurki daitezke, Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB) eta AVIEM- IFMSA. Lehena ikasle ordezkaritzaz arduratzen da eta bigarrena ikasle trukeak eta jardunaldi informatiboak antolatzeaz gehien bat. Azken elkarte honen proposamena izan ziren Jardunaldi Farmakritikoak, medikuntza garbi eta etikoa bultzatzeko asmoz.

Baina… hori serioa al da? Industria Farmazeutikoari kritika egiten diote pilulak saltzeagatik eta ez produktu naturalak? ez, mugimendu honen kritika oso bestelakoa da. Euren kritika zientziatik egiten duten kritika, adibidez zenbait aldaketa fisiologikoen patologizatzea, alegia, geure organismoan normala eta ez patologikoa den aldaketa bat gaixotasun bezalaxe definitzea. Zein onura izan dezake honek industriarentzat? egoera fisiologiko hori “sendatzeko” botikak sortu eta merkaturatzea.

Gaixotasunak “asmatzen” dituzte beraz? gehienetan ez, orokorrean arrisku faktore bat dena gaixotasun izatearekin nahasi ohi dute, hutsetik asmaturiko gaixotasunen bat egon den arren, bereziki psikologiaren arloan. Aipaturiko praktika antietiko honen adibide ditugu hiperkolesterolemia eta osteoporosia. Orokorrean bi fenomeno hauek ez dira patologikoak, hau da, berez ez dira gaixotasunak baina beste gaixotasun batzuen agerpenean garrantzia handia dute.

Osteoporosiaren kasua azter dezagun, hezurraren desmineralizazioa gertatu ohi da menopausia igaro duten emakumeetan. Egon badaude zenbait patologia non osteoporosia agertzen den, baina gaixotasun batek eragina, alegia, sintoma bezalaxe. Osteoporosia gaixotasun bat da berez? ez, behintzat maila nahiko baxu batzuetara iristen ez bada emakumea. Gaixotasuna aldakaren haustea da, arrisku faktorea osteoporosia adibidez sedentarismoak bultzatua.

Matiz txiki honek garrantzia handia du, botikak aldaka haustura ekiditzeko bideetako bat izan daiteke, baina baita kirola egitea edo D bitamina. Osteoporosia gaixotasuntzat hartuz gero ordea hau tratatzeko biderik errazena botikak ematea izango da eta emakumezko batek haustura bat jasanez gero postmenopausian botikak hauek emango zaizkio automatikoki.

Horrek ez du esan nahi zenbait kasutan osteoporosia edo kolesterol altua izateak gaixotasunak ez direnik. Hiperkolesterolemia familiarra adibidez jatorri genetikoa duen gaitz metabolikoa da, baina hiperkolesterolemia era berean gaur egungo gizartean ohikoa den egoera metaboliko bat dugu. Heriotza eragiten du? ez, bihotzeko gaixotasunak jasateko probabilitatea nabarmenki handitzen du eta gainera ekidin daitekeen arrisku faktore bat da. Baina horrek ez du patologia bat bilakatzen beti.

 

Ateroma plaka, hiperkolesterolemiaren ondorio ohikoenetarikoa

Horrelako gaizki ulertuak edo manipulazioak industria farmazeutikoan nahiko ohikoak dira, baina zergatik diot hau? beno askotan gida terapeutikoak izenekoak banatzen dituztela medikuen artean, hitzaldiak antolatzen dituztelako euren produktuak iragartzeko etab. Ez litzateke arazorik medikuak informatzearekin askotan duten informazio iturri bakarra hori izango ez balitz.

Imagina dezagun 20 urte lanean daramatzan mediku bat, 54 urtekoa (espezialitateko formakuntza urteak kontuan hartu barik) eta kongresuetara noizean behin joan ohi dena. Zein da bere informazio iturri nagusia? kongresu eta hitzaldietako informazioa, orain artean Farmazeutikoek ordaindu ohi zutena (nabarmenki aldatu da azken aldian) eta eurek sorturiko gida terapeutikoak. Gida hauetan adibidez osteoporosiaren sailkapen ez ohikoak agertu (eta salatu) izan dira dentsitometriaren datuetan oinarriturikoak soilik adibidez, eta ez emakumezkoaren adinean, aktibitate fisikoan, odol analisi edo bestelako aldagaietan (aldez aurretik izandako hausturak adib.)

Hau berez oso arriskutsua da, gida terapeutikoak Zientzia Elkargoek egiten eta eguneratzen dituzte argitalpen eta ikerketetan oinarriturik; baina orain artean (internet-en agerpena arte) euren hedapena txikia izan da eta askotan farmako edo tratamendu batzuei buruz informazio berria lortzeko bide bakarra Farmazeutiken argitalpenak izan dira.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: