Ba al dakizu benetan zer den homeopatia?

ZER DA HOMEOPATIA?

Gehiengoek uste duten arren “Homeopatia” ez da sendabelarren sinonimoa. Homeopatiak hiru lege nagusi ditu base gisa eta arau hauek ez dira aldatu 1796. urtean Samuel Hahnemann asmatu zituenetik.

1. ANTZEKOTASUNEN LEGEA:

Lege honen arabera sintomak sortzen dituena gai izango da ere sintoma horiek sendatzeko. Hau da, ezin baduzu lo egin kafeina hartzeak lagunduko du eta belar onduaren sukarrak eragindako begi negartsuak tipulekin sendatu daiteke. Lege hau Hahnemann beraren irudimenetik jaio zen. Ez da medikuntza jakin beharrik ikusteko arrazonamendu akastuna dela kafeina hartzeak (estimulagarria dena) lo hartzeko. Hala ere, gaur egun ere homeopatek kafeina ematen dute insomnioa tratatzeko.

2. INFINITESIMALEN LEGEA:

Antzekotasunen legea jarraituz Hahnemann-ek honakoa proposatu zuen: bere “tratamenduen” efektua hobetzea posible zela uretan behin eta berriz diluituz. Gero eta gehiago diluitu orduan eta efektu handiagoa izango du sendagaia Hahnemannen hitzetan. Eta honela jaio zen Infinitesimalen legea.

Kafeina tanta bat ur laurogeita hemeretzi tantetan diluituz “ehundar” bat sortzen da, homeopatek honela deiturikoa. Ehundar honetako tanta bat beste laurogeita hemeretzi ur tantei gehitu eta bi-ehundarra lortuko da, 2C izendatutakoa. Diluzio honen %99.99 ura izango da eta %0.01 kafeina. 3C-n diluzioaren kafeina portzentaia %0.0001 izango da eta 4C-n %0.000001 eta abar. Sendagai homeopatikoak 6C diluzioan saldu ohi dira (%0.000 000 000 1) eta baita 30C ere (%0.000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 1). Diluzio hauek azukre bolatxo txikietan saltzen dira.

Zenbakiak ikusita jakin daiteke zentzugabeak direla. 12C diluzioarekin Avogadro Limitea pasatzen da, puntu honetatik aurrera hasierako substantziaren arrastorik ere ez gelditzea normala da.

30C lortzen duzunerako probabilite gehiago dago loteria bost aste segituan irabazteko, kafeina molekula bakarra aurkitzeko baino. Ur normala besterik ez da azukre normalean sartuta.

3. SUKUSIOEN (edo ASTINTZEAREN) LEGEA:

Zaldi-gurdi batetan bere sendagaiak garraiatzen ari zela Hahnemannek “aurrerapen” berria egin zuen. Sendagai homeopatikoak eraginez hauen potentzia handituko litzateke. Eragite prozesu honi “Sukusio” deritzo. Honela, sendabide homeopatikoa prestatzean diluzio bakoitzeko eragiten da sendagaia “potentziatzeko” asmoz.

Gaur egungo homeopatek uste dute “potentzazio” prozesu honen bidez urak hasierako substantziaren “memoria” edo “bibrazioak” gordetzen dituela, diluzioan ura soilik geratzen denean. Noski, ez dago ebidentzia zientifikorik esateko ura abilitate hau duenik eta are gutxiago ere paziente gaixo bat sendatzeko urak “memoria” hau erabiltzeko gai denik.

ERAGINKORRA AL DA?

Sineskerian, erritualetan eta magian bere erroak izan arren, gaur egun ere homeopatek Hahnemannen legeak jarraitzen dituzte.

Lege hauek zuzentzat hartzeko ahaztu beharko genituzke azken bi mende hauetan ikasitakoa biologia, farmakologia, matematika, kimika eta fisika. Gaixotasunak ez dira sendatzen antzeko sintomak sortzen dituzten substantziak emanez. Sendagai bat ez da “potentziatzen” sukusio eta diluzio-segidak eginez. Urak ez du memoriarik, ezta memoria hau erabiltzeko gaitasunik ere. Homeopatiak ezin du funtzionatu Hahnemannek deskribatutako moduan, baina funtzionatzen al du?

Homeopatia-tratamenduen inguruan inoiz egindako azterlanik sakonena 2005. urtean argitaratu zen The Lancet medikuntza-aldizkarian. Lan honetan ikerketa kliniko bakoitza aztertu zen eta homeopatiaren efektuak argitaratu ostean honakoa izan zen lortutako ondorioa: homeopatia-tratamenduarekin lortutako itxurazko abantailak plazebo efektuak besterik ez dira. Homeopatia ez du funtzionatzen. Ondorio hau Cochrane Collaborationek sostengatzen du (medikuntza profesionalez osatutako mundu mailako sare independentea zeinen lana medikuntza-ikerlanak aztertu eta tratamenduen eraginkortasuna erabakitzea den).

Advertisements
Comments
One Response to “Ba al dakizu benetan zer den homeopatia?”
  1. Rakel Lopez-k dio:

    Gai honi lotuta, hona hemen Elhuyar Fundazioak datorren asterako antolatutako hitzaldia:

    “SENDABIDE ALA IRUZURBIDE. Medikuntza alternatiboa proban”, Edzard Ernst-en eskutik.

    Simon Singh kazetariak eta Edzard Ernst medikuak idatzitako “Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban” (Trick or treatment, alternative medicine on trial) liburua euskaratu du Elhuyar Fundazioak, eta liburuaren gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du Edzard Ernst-ek.

    Edzard Ernst Medikuntzan doktorea da, eta medikuntza alternatiboa irakasten duen munduko lehenengo pertsona da: egun, Medikuntza Alternatiboko irakaslea da Exeterko Unibertsitatean (Ingalaterran). Mediku klinikoa izana da, eta, homeopatia ikasi ondoren, homeopatia eta beste tratamendu alternatibo asko ematen jardun zuen. Mundu osoan lortu du ospea, terapia alternatiboen balioa modu zientifikoan aztertzeagatik. Eta, azterketa horietatik, ondorio bat atera du: tratamendu alternatiboek ez dutela benetako eraginik pazienteengan, eta, eragina lortzen den kasuetan, plazebo efektua baino ez dela. Ondorio horiek zabaltzeagatik, hamaika kritika jaso zituzten egileek, eta, haiei erantzuteko, desafio hau bota zuten: 10.000 libera esterlinako saria emango zioten homeopatiako tratamenduek eragina zutela frogatzen zuenari. Urtebete egon zen indarrean eskaintza, eta inor ez zen gai izan saria irabazteko. Hala adierazten dute egileek liburuaren webgunean.

    Liburua alemanera, suedierara, italierara, serbierera, errusierara eta euskarara itzuli da, azken kasu horretan Elhuyar Fundazioaren eskutik.

    Hitzaldia ingelesez izango da, eta euskararako aldibereko itzulpena eskainiko da. Izen-ematea (i.aizpurua@elhuyar.com) doakoa izango da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: