HIESA eta polioaren aurkako txertoa: hipotesi baten gainbehera

Zenbait hipotesi konspiranoiko irakurtzerakoan bi aukera otu ohi zaizkit: hipotesia salatu eta desegiten saiatu edo ezikusiarena egin eta aurrera jarraitu. Azkenak arrisku bat du, hipotesia inolako eztabaidarik gabe hedatzea eta lehenak agian ezezagun zen tontakeri bat ezagutzera ematea. Laburki honelaxe azal genezake teoria hau: 1957 eta 1960 artean Koprowski-k poliomelitisaren aurkako aho bideko txertoa egiaztatu … Irakurtzen jarraitu

Power Balancek iruzur ari dela onartu du (ia)

Ez da zientzietan jaioa izan behar Power Balance eskumutur ezagunak inolako oinarri zientifikorik ez zutela jakiteko, alegia, ez zutela ezertarako balio jakiteko, baina oraingoan eurek ere onartu duten afera da. Ez dakit pozgarria den azkenean onartu izana, dolar eta euro mordoa poltsikoratu dituzte azken finean jendea engainatuz, baina bestaldetik dirua honetan xautu dutenengana ez dut … Irakurtzen jarraitu

Gaur nire lehen kasu klinikoa izan dut

54 urteko gizon bat, barre eta eztulka zegoela konortea galdu du eta eserita zegoen aulkitik erori egin da eskuin alderantz. Atenditu duen erizainaren arabera arnas egiteari utzi dio eta konbultsioak izan ditu, minutu bat igaro aurretik konortea berreskuratu duelarik. Takikardia nabaria baina ez du bestelako sintomatologia bagalik adierazi. Etxera eraman behar zutenean bularreko min zorrotza … Irakurtzen jarraitu

Sendabelarrak, arriskugabeak?

Historian galduriko medikuntzaren hastapenak bilatzen saiatuz gero bertan aurkituko ditugu sendabelarrak. Lehen lorratzak Neanderthal gizakietan aurkitu dira (orain dela 40.000-70.000 urte), baina Egipto eta Mesopotamiari zor dizkiogu sendabelarren lehen errezetategiak non opio, errizino-olioa, mineralak eta animali erraien erabilpena jasotzen zen. Baina seguruak al dira? ohiko botikak baina seguruagoak? Lehen arazoa euren erabilera orokortua da, EEBBtan … Irakurtzen jarraitu

ZIANUROA, FOSFOROA ETA BIZITZA (II)

Aurreko postean esan bezalaxe zianuroan bizitzeaz gain bere egiturara gehitu dezakeen bakterio baten aurkikuntzak astindu du astrobiologiaren mundua. Baina ez, ondorioak ez dira hor bukatzen Yurik bere post ezin hobe batean azaldu duen bezalaxe, azter dezagun gaia beste ikuspuntu batetik. Bizitzaren sorrerari buruz beti egon dira bi teoria orokor, panspermia eta lehen zopa edo primigenioa. … Irakurtzen jarraitu